- PROIEKTUA
- Panaji hiriaren garapen integralerako Masterplana
- KOKAPENA
- Goa, India
2033. urterako etorkizuneko dokumentu estrategikoa da, Goako Gobernuak sustatua. Panaji, estatuko hiriburua, lehen mailako hiri bihurtzea du helburu, bertako natura- eta kultura-balioak mantenduz eta indartuz.
Masterplanak mugikortasunarekin eta garraioarekin, hiri-zerbitzuko azpiegiturekin, espazio publikoekin eta berdeguneekin, kultura-ondarearen kontserbazioarekin eta birgaitzearekin, marka-irudiarekin ("city branding") eta turismoarekin lotutako estrategia eta jarduera zehatzak biltzen ditu. Hori guztia hiriaren ikuspegi integral batean eta herritarren kontsulta- eta partaidetza-prozesu batean oinarrituta, inplikatutako eragile guztien parte-hartzea barne, bai erakundeenak, bai herritarrenak.
KREANek aurreikusitako hainbat jarduketaren proiektuak garatu ditu.