Klima aldaketa

Deskarbonizazioa · Trantsizio energetikoa · Klima-aldaketara egokitzea

KREANen, etorkizun iraunkorrago baterako trantsizioa bultzatzen dugu, soluzio berritzaileen bidez ingeniaritzan eta aholkularitzan, deskarbonizaziorako eta trantsizio energetikorako eta Klima-aldaketaren aurreko erresilientziarako.

Gure aditu-taldearen lana berotegi-efektuko gasak arintzearen erronketan eta klima-aldaketaren inpaktuetara egokitzean laguntzea da, eta estrategia eta jarduera-plan pertsonalizatuak diseinatzen ditugu zure erakunde edo hiriarentzat.

Karbono-aztarna aztertzen dugu, gure ingeniaritzaren bidez berotegi-efektuko gasen emisioak murrizteko prozesuak eta teknologiak optimizatuz. Trantsizio energetikorako ibilbide-orriak garatzen ditugu, eta inbertsio-planak egiten ditugu industriaren, nekazaritzako elikagaien, hotelen eta retail sektoreetako enpresa ta erakundeen deskarbonizazio prozesuetan.

Energia berriztagarriak ezartzeko aholkuak ematen dizkizugu, eta, aldi berean, zure eraikinetan eta industria-prozesuetan energia-eraginkortasuna sustatzen dugu. Ura kudeatzeko soluzio iraunkorrak diseinatzen ditugu, urritasun-arriskua minimizatuz eta baliabide hidrikoen kalitatea hobetuz.

Klima-aldaketara egokitzeko planak garatzen ditugu, azpiegituren eta hiri osoaren erresilientzia hobetuz. Era berean, erakundeen arrisku fisikoak eta arriskua kudeatzeko planak aztertzen ditugu, klima-aldaketaren ondoriozko inpaktuak minimizatzeko.

Bezeroekin lankidetza estuan lan egiten dugu iraunkortasunari lotutako erronkak eta negozio-aukerak identifikatzeko, eta zure erakundea jasangarritasunaren eta IGG politiken lider gisa kokatzea helburua izanik.

Mikel Cepeda KREAN

Mikel Cepeda

Klima Aldaketa proiektuen arduraduna

Arkitektoa

Contáctame

Linkedin

Zerbitzuak

Arkitektura eta Ingeniaritzako Zerbitzu Profesionalak

  • Deskarbonizazio-planak eta trantsizio energetikoa
  • Udaletako klima- eta energia-planak
  • Berotegi-efektuko gasen inbentarioak eta karbono-aztarnaren analisia
  • Klima-aldaketaren ondoriozko kalteberatasunaren eta arriskuen azterketa
  • Klima-aldaketara egokitzeko planak
  • Klima-aldaketaren ondoriozko arriskuak kudeatzeko plana

Erantzuten dugu.

CAPTCHA

Zure datu pertsonalak KREAN KOOP. ELK.ak tratatuko ditu tratamenduaren arduradun gisa, WEBGUNEAREN bidez egindako informazio-eskaera, iradokizunak, kexak edo erreklamazioak izapidetu eta kudeatzeko, bai eta xede horrekin lotutako jakinarazpenak bidaltzeko ere, eman diguzun edozein bitartekoren bidez. Tratamendu hori onartzeko, formularioa eta/edo erantsitako dokumentuak bete eta bidali behar dituzu. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, tratamendua mugatzeko, ezabatzeko, lekualdatzeko eta tratamenduaren aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango dituzu, bai eta emandako baimena ezeztatzeko eskubidea ere. Horretarako, zure NANaren kopia duen idazkia bidali beharko duzu Goiru kaleko 7. zenbakian, Berrikuntza Garaia pasealekuan, 20500 Arrasaten (Gipuzkoa). Zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza aurkituko duzu "Pribatutasun Politika" atalean. "Bidali" sakatzean, nire datuak adierazitako moduan tratatzea onartzen dut.