Lege-oharra

Xedapen hauek arautzen dute KREAN KOOP. ELK.-ak www.krean.com domeinuaren bidez (aurrerantzean, "Webgunea") Interneteko Erabiltzaileen (aurrerantzean, "Erabiltzailea(k)") eskura jartzen duen web orriko zerbitzuaren sarbidea eta erabilera.

Erabiltzaile gisa, garrantzitsua da termino horiek ezagutzea nabigatzen jarraitu aurretik.

1. Arduradunaren datuak

Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikulua betez, ondoren arduradunaren identifikazio-datuak azaltzen dira.

Izena: KREAN KOOP. ELK.

IFK/IFZ: F20545018

Egoitza soziala: Goiru kalea, 7-Garaia Berrikuntza Gunea, 20500 Arrasate (Gipuzkoa)

Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatuta dago, 534. folioan, 1. idazpenean, 96-0.011 zenbakiarekin, 1991ko maiatzaren 8an.

Telefonoa: 902030488

Posta elektronikoa: info@krean.com

2. Jabetza intelektuala

Webgune honetan jasotzen diren iturri-kodea, diseinu grafikoak, irudiak, argazkiak, soinuak, animazioak, softwarea, testuak eta informazioa eta edukiak KREAN KOOP. ELK.-aren aldeko jabetza intelektual eta industrialeko eskubideei buruzko Espainiako legediak babesten ditu, eta ezin da Webgunea osorik edo partzialki erreproduzitu edo argitaratu, ezta informatikoki banatu, zabaldu, aldatu, eraldatu edo deskonpilatu ere, ezta titularrari legez aitortutako gainerako eskubideak ere, KREAN KOOP. ELK.-aren aurretiazko eta idatzizko baimenik gabe.

Erabiltzaileak bakarrik erabil dezake Webgune honetan agertzen den materiala erabilera pertsonalerako eta pribaturako, eta debekatuta dago helburu komertzialekin edo jarduera ez-zilegietarako erabiltzea. Jabetza intelektualetik eratorritako eskubide guztiak berariaz erreserbatuta ditu KREAN KOOP. ELK.-ak.

KREAN KOOP. ELK.-ak, eta aurreko baldintzak betetzen direla eta bere web-orrietan aurkeztutako edukiak behar bezala erabiltzen direla zainduko du. Erabiltzaileak eskubide horiek hausten edo urratzen baditu, dagozkion ekintza zibil eta penal guztiak gauzatuko ditu.

3. Datu pertsonalen babesa

Zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio zehatza aurkituko duzu "Pribatutasun Politika" atalean, Webgune honetan bertan.

4. Bestelakoak

A.- KREAN KOOP. ELK.-ak, aldez aurretik jakinarazi gabe, bere Webguneko informazioa aldatu ahal izango du, baita konfigurazioa eta aurkezpena ere.

B.- KREAN KOOP. ELK.-ak, bitarteko honen bidez, PUBLIZITATE ENGAINAGARRIRIK EZ EGITEKO konpromisoa hartzen du. Ondorio horietarako, beraz, ez dira iruzurrezko publizitatetzat hartuko KREAN KOOP. ELK.-aren Webguneko ataletan aurki daitezkeen akats formalak edo zenbakizkoak, atal horietan dagoen informazioa osorik edo gaizki mantentzearen edo/eta eguneratzearen ondorioz sortutakoak. KREAN KOOP. ELK.-ak, atal honetan xedatutakoaren ondorioz, akats horien berri izan bezain laster zuzentzeko konpromisoa hartzen du.

C.- KREAN KOOP. ELK.-ak EZ DU KOMUNIKAZIO KOMERTZIALIK BIDALIKO HALAKOTZAT IDENTIFIKATU GABE, Informazioaren Gizartearen Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko 34/2002 Legean xedatutakoaren arabera. Ondorio horietarako, ez da komunikazio komertzialtzat hartuko KREAN KOOP. ELK.-eko BEZEROEI bidaltzen zaien informazio guztia, baldin eta informazio horren helburua bezeroaren eta KREAN KOOP. ELK.-aren arteko kontratu-harremana mantentzea bada, eta bezeroak enpresarekin kontratatuta dituen informazio- eta prestakuntza-lanak eta zerbitzuari dagozkion beste jarduera batzuk egitea bada.

D.- KREAN KOOP. ELK.-ak ez du bere gain hartzen erabiltzaileak Webgunera sartzean edota Webguneko informazioak erabiltzean izan dezakeen edozein arau aplikagarri ez betetzearen erantzukizunik.

E.- KREAN KOOP. ELK.-ak ez du erantzukizunik izango informazioa erabiltzeak, Webgune honetan jasotako gaiek eta barnean hartzen dituen programek eragindako edo sor ditzaketen kalte-galeren gainean, edozein dela ere horien izaera. Webgune honen bidez erabiltzailea hirugarrenek eskainitako prestazio eta zerbitzuetara sartu ahal izateko estekak (linkak) eta hipertestuak ez dira KREAN KOOP. ELK.-aren jabetzakoak, eta ez dira KREAN KOOP. ELK.-aren kontrolpekoak. Erakunde horrek ez du bere gain hartzen ez horietan jasotako informazioaren ez informazio horretatik erator daitekeen edozein efekturen gaineko erantzukizunik.

F.- KREAN KOOP. ELK.-ak ez du bere gain hartzen hirugarrenek egin dezaketen marka-izenen, produktu-izenen eta marka komertzialen erabilera ez-legitimoaren gaineko erantzukizunik, baldin eta, erakunde horren jabetzakoak ez izan arren, Webgune honetan agertzen badira. Halaber, ez du bere gain hartzen Webgune honetatik sar daitezkeen webguneetako esteken edukiaren osotasunaz, egiazkotasunaz eta zilegitasunaz.

G.- Azken batean, erabiltzailea da Webguneko zerbitzu, eduki, esteka (linkak) eta hipertestuez egiten duen erabileraren erantzule bakarra. Debekatuta dago Webgunea erabiltzea legez kontrako helburuekin edo helburu kaltegarriekin, edo, edozein modutan ere, Webgunearen funtzionamendu normala kaltetu edo eragotzi dezaketenekin.

Webgunea erabiltzean, Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du KREAN KOOP. ELK.-aren edo hirugarrenen irudia, interesak eta eskubideak kalte ditzakeen jokabiderik ez egiteko, edo ataria kaltetu, erabilezin bihurtu edo gehiegi kargatzeko edo, edonola ere, Webgunea normaltasunez erabiltzea galarazteko jokabiderik ez izateko.

H.-Webunerako eta haren edukietarako sarbidea doakoa da, bai eta Webgunearen bidez Erabiltzailearen eskura jarritako zerbitzuen erabilera ere, Erabiltzaileak bere hornitzailearekin kontratatuta duen telekomunikazio-sarerako konexio-kostuari dagokionez izan ezik.

I.- Webgunea erabiltzean, Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du EKIOLAren edo hirugarrenen irudia, interesak eta eskubideak kaltetu ditzakeen edo Webgunea kaltetu, deuseztatu edo gainkargatu dezakeen edo, edozein modutan, Webgunearen erabilera normala eragotzi dezakeen jokabiderik ez egiteko.

5. BERMEAK BAZTERTZEA ETA ERANTZUKIZUNA

KREAN KOOP. ELK.-ak ez du inolako bermerik ematen eta ez du bere gain hartzen, inola ere, honako arrazoi hauengatik sor daitezkeen kalte-galeren erantzukizuna:

Webgunearen edo haren zerbitzu eta edukien erabilgarritasun, mantentze eta funtzionamendu eraginkorrik eza;

 

6. LEGE APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA

Erabilera-baldintza hauek Espainiako ordenamendu juridikoaren mende daude.

KREAN KOOP. ELK.-ak Webgunera sartzearen ondorioz sor daitekeen edozein gatazka konpontzeko, haren edukiak eta/edo KREAN KOOP. ELK.-ak Erabiltzailearen esku Webgune bidez jartzen dituen zerbitzuak, erabiltzaileak eta KREAN KOOP. ELK.-ak, aplikatzekoa den legeriak ahalbidetzen duen neurrian, Donostiako Epaitegi eta Auzitegien mende jartzea erabakitzen dute berariaz, legokiekeen beste edozein foru orokor edo bereziri uko eginez.

  • Edukietan birusak, programa maltzurrak edo kaltegarriak egotea;
  • Legez kontrako erabilera, zabarkeria, iruzurrezko erabilera edo Lege Ohar honen aurkakoa;
  • Hirugarrenek emandako eta Webgunean erabiltzaileen eskura jarritako zerbitzuen zilegitasunik, kalitaterik, fidagarritasunik, erabilgarritasunik eta erabilgarritasunik eza.