Hiriak eta hiri-inguruneak pertsonek egiten dituzte. Bizia eta dinamismoa ematen diete. KREANek espazio bizidun horien parte izan nahi du, hiriak berrasmatuz pertsonentzat lurralde inklusibo, seguru, jasangarri, eraginkor eta oinarrizkoak bihurtzeko.
Pertsonalki eta profesionalki genero-berdintasunetik, adinetik, gizarte-klasetik, etnia-jatorria-kulturatik edo dibertsitate funtzionaletik garatzeko ingurune inklusiboak. Inguruan dugun ingurune naturalarekiko proiektu arduratsuak. Hondakinik gabeko lekuak, ingurunera hondakin garbiak itzultzen dituztenak.
Gure ustea da pertsonek eskubide unibertsala dutela edateko ura eskuratzeko eta ingurumenerako jasangarriak diren eta tratatutako ura ingurumenera itzultzen duten inguruneetan bizitzeko.
Hori guztia Lurralde Plangintza, Hiri Garapena, Due Dilligence, Master Plana, Aurreproiektuak, Trazadura Proiektuak, Egikaritze Proiektuak, Laguntza Teknikoa eta Obra Zuzendaritzak barne hartzen dituen aukera baten pean.
Espezialitateak Hiri-diseinua
Ziurtagiriak
LEED, BREEAM eta WELL ziurtagiriak ditugu
KREAN enpresa liderra da produktuen ingurumen-ziurtapenean, eta BREEAM, LEED edo WELL ziurtagiria lortu du, nazioko eta nazioarteko 100 proiektu baino gehiagotan.
BREEAMek eta LEEDek beren ingurumen-inpaktua murrizteko ahalegina egiten duten eraikinak aintzatesten eta saritzen dituzte, garapen jasangarriago batekin eta klima-aldaketa egokitzeko eta arintzeko politikekin bat etorriz. Gainera, erabiltzaileen osasuna eta erosotasuna hobetzea dute helburu. WELLek azken alderdi horretan jartzen du arreta, pertsonen osasuna eta ongizatea hiru ikuspegitatik hobetzeko: ongizate fisikoa, psikologikoa eta emozionala.
Sektoreak hiru ziurtagiri horiek balioesten ditu, dituzten abantaila nabariengatik: eraikina bizi, lan egin edo erabiltzen duenarentzat osasun eta erosotasun handiagoa; eraiki, jardun edo mantentzen duenarentzat errentagarritasun handiagoa; eta ingurumenean duen eraginaren murrizketa nabarmena.
KALITATE ziurtagiria daukagu
KREAN S Coop-ren Kudeaketa Sistema Integratuak, zerbitzu-dibisiotik jarduten duenak, UNE 9001, UNE-EN-ISO 14001, UNE-EN-ISO 45001 eta UNE-EN-ISO 14006 arauek eskatzen dituzten baldintza guztiak aplikatzen dizkie honako jarduera hauei:
ISO 9001: kalitatearen kudeaketa eraikuntza, urbanizazio eta obra zibileko proiektuen diseinuan eta garapenean. Obra-zuzendaritza, obraren exekuzioaren zuzendaritza eta proiektuaren eta obraren kudeaketa integratua.
ISO 14001: ingurumen-kudeaketa eraikuntza, urbanizazio eta obra zibileko proiektuen diseinuan eta garapenean.
ISO 45001: segurtasuna eta osasuna eraikuntza, urbanizazio eta obra zibileko proiektuak diseinatu eta garatzeko lanean.
ISO 14006: produktuaren bizi-zikloaren (ekodiseinua) diseinuaren kudeaketa, bizitegi-eraikuntzako eta arkitekturako proiektuen garapenean.
Sistema integratuak
BIM
KREANen BIMen lan egitea oraina eta etorkizuna da. Proiektuaren benetako eredua lantzen dugu. Eredu bakar batean biltzen dira datuak: eraikinak, prozesuak, ekipoak, instalazioak... Eragile guztiek eredu beraren gainean lan egiten dute. Eredu horrek proiektuaren historia jasotzen du diseinuan, obran, harreran eta balio-bizitzan zehar.
IPD
Integrated Project Delivery prozesuan inplikatutako eragile guztiak horren parte direlaren ulermena da, eta diseinuaren hasieratik sartzen dira, ateratzen den produktua multzoaren gaitasunen ekarpenaren emaitza izan dadin. KREANek hasiera-hasieratik integratzen ditu proiektua behar bezala burutzeko ezinbestekotzat jotzen dituen enpresak.
Proiektuak
Bilbo, etorkizunera begira
KREANek garatzen lagundu duen Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Aurrerapenak datozen hamarkadetako hirigintza-plangintzaren oinarrizko irizpideak ezartzen ditu. Hiri Ereduak 4 helburu orokor ditu: gaitasun lehiakorra eta berritzailea, hiria berroneratzeko etengabeko prozesua, ingurumenaren aldetik jasangarria den eraldaketa eta kohesio soziala hiri inklusibo gisa.
Teknologia-Parke jasangarriak
KREANek Euskadiko Parke Teknologikoen Sarerako Jasangarritasun Plana idatzi du.
Canal de Isabel II
KREANek laguntza teknikoko zerbitzuak ematen ditu Canal de Isabel II-k kudeatzen dituen sareetan Premiazko eta Kontserbazioko Obrak idatzi, gainbegiratu eta kontrolatzeko.
BEI Gasteiz. Jasangarria eta Adimenduna
KREANek Bus Elektriko Iraunkorraren Sistemaren urbanizazio-proiektuak eta geltokiak garatu ditu Gasteizen.