- PROIEKTUA
- Hernaniko Saihesbidea
- KOKAPENA
- Hernani, Gipuzkoa
Proiektua:
GI-131 errepidean Hernaniko Hegoaldeko Saihesbidea Bikoizteko Lanen Zuzendaritzari Laguntza Teknikoa Ematea
Sustatzailea:
Gipuzkoako Foru Aldundia - Bide Azpiegituretako Departamentua
Laburpena:
KREAN Obrako Zuzendaritzarako Laguntza Teknikoan parte hartu zuen diziplina anitzeko talde batekin. Talde hori honako hauek osatzen zuten: bulego teknikoko burua, egikaritzearen jarraipenaren arduraduna, topografoak, geologoak, egiturak kalkulatzeko espezialistak, ingurumeneko teknikariak eta segurtasun eta osasuneko koordinatzailea.
Egindako lanak GI-131 errepidearen egungo Hernaniko Hegoaldeko Saihesbidea bikoizten du, Urnietako Saihesbidearen Hernaniko lotunearen eta Urumeako autobidearen Martindegiko lotunearen artean.
Autobiaren enborraren luzera, guztira, 2.420 m-koa da.
Hiru biaduktu egin dira: Portuko (luzeran 164 m), Urumea (635 m) eta Martindegi (70 m),
Azpiko bost pasaguneren luzapena (P.I.-1+0, P.I.-2+3, P.I.-2+5, P.I.-2+7, P.I.-2+8) eta abiadura handiko trenaren azpiko pasagunerako egitura bat, hainbat horma eta zeharkako drainatze-obrez gain.