Ingeniaritza eta laguntza teknikoa BUNGEn

PROIEKTUA
Ingeniaritza eta laguntza teknikoa BUNGEn
KOKAPENA
Porto Corsini, Italia

Bunge bost kontinenteetan presentzia duen nekazaritzako elikagaien konpainia bat da. Mundu mailan duen helburua bizitza hobetzea da, nekazaritza globalaren eta elikagaien ekoizpen-katearen aurrerapenaren bidez. Ipar Amerikan, Hego Amerikan, Europan eta Asian lan egiten du, nazioartean merkaturatzen du eta munduan zehar salmenta-bulegoak ditu. Soja , koltza, ekilorea, artoa, garia eta beste labore batzuen ekoizle, manipulatzaile, transformatzaile eta merkatari nagusia da. 

Erosketa estrategikoen eta hazkunde organikoaren bidez, Bunge markak eraikitzen ari da hazkunde-merkatu nagusietan. 2006an, Penintsulan zituen aktiboak berrantolatu zituen: Hiru soja-planta itxi zituen, eta Cartagenan eta Bilbon 2 planta berri eta eraginkor eraiki ziren. Planta horiek, Bartzelonan eta Lisboan zeudenekin batera, lehentasunezko posizioa eman zioten enpresari soja-prozesatuen merkatuan. 

KREAN Bilboko Portuko lantegiaren proiektuetan sartzeak aukera eman dio gerora lankidetzan aritzeko, ez bakarrik lantegi horretan, baita Penintsulako beste batzuetan ere, eta, bereziki, Italian, Porto Cortsinikoa handitzeko,a Ravenna alboan. Xehetasunezko ingeniaritza- eta gainbegiratze-lanak egin dira, hiru urte baino gehiagoz garatuak, eraldatzeko gaitasuna handitzeko, portuko logistikaren eraginkortasuna hobetzeko eta ingurumen-inpaktua murrizteko lan garrantzitsuan.