- PROIEKTUA
- BASQUE CULINARY CENTER
- KOKAPENA
- Donostia
Proiektua:
Gastronomia Zientzien Fakultatea Basque Culinary Center Fundaziorako.
Arkitektoak:
Javier de la Fuente, Santiago Pérez eta VAUMM arkitektoak.
Laburpena:
Eraikinaren programa eta edukiaren antolaketa jardueraren sustatzaileen eta arkitektoen arteko ibilbide eta ikerketa gisa planteatzen da, berrikuntza espazioak definituz zientzia astonomikoetan, gai teoriko eta praktikoetan, logistikan eta ikono efektuko eraikin bat jarduera berri guztiz berritzaile baterako. Hori guztia hainbat mailatan antolatuta, lurzatiaren topografiari egokituta. Zirkulazioen, funtzioen eta instalazioek behar duten ekipamendu handiaren konplexutasuna ingurunera egokitzen den arkitektura batean integratzean oinarritzen da. Kontzeptua parketik pilatutako plateren irudi batetik abiatzen da, eta goiko aldean bolumetria txikia du, inguruko dentsitate txikiko etxebizitzen antzekoa. Erdiko patio batek eraikinaren bidez lotzen du parkearen behealdea goiko kotarekin; kanpoalde eta barnealdearen arteko harremanaren irudia du, eta oinezkoen ibilbideei jarraipena ematen die.