- PROIEKTUA
- Arabako Lurralde Historikoko bizikleta bideen eta ibilbide berdeen Lurralde Plan Sektoriala
- KOKAPENA
- Gasteiz
Arabako Bizikleta Bideen eta Ibilbide Berdeen LPS Arabako Foru Aldundiko Lurralde Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak sustatutako lurralde-antolamenduko dokumentua da, KREANen laguntza teknikoarekin. Bertan, Arabako lurralde osoa egituratzen duten bizikleta-bideen eta ibilbide berdeen sare bikoitza planifikatzen da.
Bizikleta-bideen eta ibilbide berdeen sare dualak hainbat helburu ditu: landa-ingurunea hiri-eremuekin lotzea, lurralde-orekaren mesedetan; mugikortasun iraunkorra eta naturarekin harremanetan dauden jarduera eko-olgariak sustatzea: eguneroko mugikortasuna eta mugikortasun ludikoa; lurralde-sare jarraitua eratzea, bide berriak sortuz eta/edo kultura- eta paisaia-aberastasuneko bide bereziak lehengoratuz; Arabako Natura, Historia eta Kultura Ondareari balioa ematea; eta Arabako Lurralde Historikoa mugakide diren beste lurralde batzuekin lotzea, probintzien arteko eta nazioarteko ibilbideei jarraitutasuna emanez.
Horretarako, eguneroko eta derrigorrezko mugikortasuna konponduko duten 11 bizikleta-bide eta 50 ibilbide berde garatzea planifikatzen da. Ibilbide horiek, eguneroko mugikortasunari erantzuteaz gain, aisialdiko, turismoko eta natura-ingurunerako sarbideko mugikortasunarekin lotzen dira.