- PROIEKTUA
- NBF GOIEKI Inkubagailua
- KOKAPENA
- Ordizia, Gipuzkoa
GOIEKI Gipuzkoako Goierri Eskualdea osatzen duten pertsonen garapen agentzia da, eta bere garapen sozioekonomikoan aktiboki parte hartzen du. Ezagutzan inbertitzeko beharraz, etorkizuneko ikuspegia izateko beharraz eta bailarako aurrerapen kolektiboan benetan inplikatutako profesionalak izateko beharraz dakiten pertsonak.
NBF, New Business Factory proiektua berrikuntzarako gune dinamikoa da, balio erantsi handiko enpresa-ekimen berriak sortzen laguntzeko. Goierri inguruko ekimenetarako eta hura osatzen duten 18 udalerrietarako erreferentziazko enpresa-hazitegi eta inkubagailua da.
Goierriko Berrikuntza-gunean dago, eta Lortek Teknologia-Zentroarekin partekatzen du lurzati urbanizatu pribatua, Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultatetik gertu. 4 laborategi ditu, balio erantsi handiko jarduerak ezartzeko guneak eta Goiekiren bulegoak, baita coworkig eta lankidetza-lanerako guneak ere, ezagutza eta esperientziak partekatzeko.