LABORAL KUTXAren egoitza nagusia

PROIEKTUA
LABORAL KUTXAren egoitza nagusia
KOKAPENA
Arrasate, Gipuzkoa

Laboral Kutxak Arrasateko (Gipuzkoa) Jose Maria Arizmendiarrieta pasealekuan duen 1972ko egoitza nagusia eraberritu du, egunero bertan lan egiten duten 500 pertsona baino gehiagoren lan-ingurunea hobetzeko, iraunkortasunari eta ingurumena zaintzeari buruzko irizpide zorrotzei jarraituz.

Eraberritze integralari ekiteko, erabat errespetatu behar da magalean mailakatzen den eraikinaren jatorrizko kontzepzio arkitektonikoa, ingurunearekiko harremana balioesten duten patioak sortuz. Horri esker, oso modu naturalean egokitu ahal izan dugu egoitza talde-lan egiteko modu berrietara, eta, gainera, klimatizazio-sistema eraginkorragoak eta iraunkorragoak ezarri ditugu, eta inguratzailearen isolamendu termikoa hobetu dugu. Erakundearen ondareko eskultura- eta pintura-lanen galeria osatzen duten zuzendaritza orokorreko eta ekitaldi-aretoko eremuak sartu dira interbentzioan.

Eraikina Ingurumen Kudeaketako Sistemaren pean ziurtatzen da, AENORek A kalifikazioarekin ziurtatutako ISO 14001:2015 Arauaren arabera.