- PROIEKTUA
- IAN (CARRETILLA) taldeko Proiektuak
- KOKAPENA
- España
IAN Elikadura Taldea landare-kontserben erreferentea da Espainian, eta aitzindaria plater prestatuetan. Hainbat marka ditu, bai merkatu nazionalean, bai kanpoan. Aipatzekoa da Carretilla marka. Marka horrekin zainzurien merkatu nazionaleko liderrak dira, bai eta ontzi mikroondagarriko giroko plater prestatuen liderrak ere.
IAN Kontsumo Handiko merkatura, Food Service-ra eta Industria Banaketa eta Salmentako Marketara zuzentzen da, eta merkatu eta bezero bakoitzaren behar zehatzetara egokitzen da errezetei, formatuei, markei eta abarri dagokienez.
KREANek, Nekazaritzako Elikagaien Industriarako zerbitzuetan espezializatutako bere negozio-unitatearen bitartez, hainbat jarduera diseinatzen eta zuzentzen lagundu du bere ekoizpen-plantetan, bulego korporatiboetan eta zentro logistikoetan, Espainian zein atzerrian.
KREANek, halaber, IANekin lankidetzan dihardu bere planta berrietan eta egungo ekoizpen-plantak merkatuko eskaera berrietara birdiseinatzen eta egokitzen, baita konpainiak produkzio-, ontziratze- eta biltegiratze-prozesuak birdefinituz egiten duen etengabeko berrikuntzan ere.