Azpeitiko (Gipuzkoa) Amue 11.HEren Hiri-Antolamenduko Plan Berezia

PROIEKTUA
Azpeitiko (Gipuzkoa) Amue 11.HEren Hiri-Antolamenduko Plan Berezia
KOKAPENA
Azpeitia, Gipuzkoa

Joan den martxoan, behin betiko onarpena eman zitzaion Azpeitiko Udalak sustatu duen Amue 11.HEren Hiri-Antolamenduko Plan Bereziari (G.A.O. 65. zkia 2024/04/04koa).

Amue eremuak bederatzi hektareako azalera hartzen du, horietatik zazpi Corrugados Azpeitia lantegiko eraikin industrial zaharkituek okupatzen dituzte eta gainerakoak, Frantziskotarren Komentuko lurzoruek. Plan Bereziak eremuaren erabateko birmoldaketa aurreikusten du, industrialde degradatua izatetik hiri-espazio berri bat izatera, 468 etxebizitza, merkataritza-espazio eta ekipamendu berriak eraikiz.

Etxebizitza berriak hiru bloketan antolatzen dira, egonaldi espazio irekiak sortuz, bizilagunen arteko harremana sustatuko dituztenak. Erabilera komertzialeko eraikinak komentuaren eta etxebizitzen arteko trantsizio elementu gisa funtzionatzen du, jarraitasun sentsazioa sortuz. Eraikin guztiak Plan Bereziak antolatzen duen kale berrian lerrokatzen dira.

Egun, Ibaieder ibaia guztiz bideratuta dago (hormigoizko horma batekin), industria-jardueraren muturreko okupazio-baldintzen ondorioz. Plan Bereziak duen helburuetako bat, Ibaieder ibaiaren eskuineko ertzaren ingurumena lehengoratzea da. Planak aurreikusitako ertzeko pasealekuari eta berdegune handien irekierari esker, Azpeitiarrek ibaiarekin berriro konektatu eta orain arte guztiz irisgaitzak ziren espazioez gozatu ahal izango dute. Gainera, antolamendu berriak udalerriak jasaten dituen uholde-arazoak arinduko ditu neurri handi batean.

Komentuaren lursaila egun hormatuta dago, barruan duen espazio libre baliotsua ezkutatuta. Plan Bereziak espazio hori herritarren gozamenerako irekitzea proposatzen du, eta era berean komentu-eraikinak protagonismoa irabazten du parkearen fatxada edo itxitura bihurtzen delako (egun ikusi ezin daitekeen den fatxada parketik ikusgai izango da).