Uraren monitorizazio, analisi eta kudeaketa adimendunari buruzko jardunaldia

KREAN eta UCAM erakundeek antolatuta, Life programaren Econsens Aquamonitrix proiektu europarraren barruan.

Datorren asteartean, otsailak 2, goizeko 9:30etaik eguerdiko 12:30akarte, KREAN eta Murtziako San Antonio Unibertsitate Katolikoak (UCAM) Life Ecosens Aquamonitrix proiektu europarraren barruan antolatu dute jardunaldi hau (modalitate birtuala), uraren monitorizazioaren eta datuen analisi adimendunaren problematika hobeto ezagutzeko asmoz, hainbat ikuspegitatik: ikertzaileak, gailuen fabrikatzaileak, soluzioen ingeniaritza integratzaileak eta administrazioak.

Jardunaldian, Econsens Aquamonitrix proiektuaren helburuak eta emaitza garrantzitsuenak aurkeztuko dira. Gainera, uraren zikloaren kudeaketari eta kalitateari aplikatutako teknologiekin lotutako Europako beste proiektu batzuetako arduradunek parte hartuko dute.

Esteka honetan programa ikus daiteke programa, eta nahi izanez gero, izena eman hemen.

Ecosens Aquamonitrix proiektuari buruzko informazio gehiago beste esteka hauetan aurkitu dezakegu:

Baita ere ikusi dezakegu proiektu honen bideo bat esteka honetan.

26.01.2021

Partekatu: