ULMA PACKAGINGek Oñatiko bere termozigilatze lantegiko handitze lanak amaitu ditu, LKS KREANek proiektatu eta eraikita

ULMA PACKAGINGek Oñatin duen termozigilatze planta berria erabat martxan dago, hamar hilabeteko exekuzioaren ondoren. 4.000m²-ko azalera du produkziorako, bi solairutan banatuta; solairu horiek 2018an amaitutako instalazioarekin lotzen dira, eta beste 400m² bulegoetarako.

LKS KREANek, 2018ko lantegian egin zuen bezala, diseinua eta eraikuntza “giltza eskura” garatu ditu proiektu honetan. Bi proiektu horiek ULMA PACKAGINGek taxututako plan zuzentzaile bati erantzuten diote. Plan horrek multzo bakar gisa tratatzen ditu Oñatiko instalazio guztiak, eta irtenbide koherenteak eta integratzaileak proposatzen ditu.

13.12.2019

Partekatu: