Olaia Irulegi, DIARADESIGNeko zuzendaria, munduko diseinu sari garrantzitsuenetako baten epaimahaiko kide izan da, iF Design Award 2025 sariarena. Urtero, mundu osoko milaka diseinatzaile, arkitekto eta enpresek parte hartzen dute, diseinuan aditu independenteek haien diseinua ebalua dezaten.
Mundu osoko 130 aditu baino gehiagorekin batera, 66 herrialdetako 11.000 proiektu inguru baloratu dituen epaimahaiko kide izan da Olaia. Otsailaren 18tik 21era egin da azken epai-saioa Hanburgon, non epaimahaia bildu zen diseinuaren bikaintasuna ebaluatu, eztabaidatu eta definitzeko.
Iraunkortasunak berebiziko garrantzia izan zuen eztabaidetan, etorkizunari forma emateko diseinu arduratsuak gero eta garrantzi handiagoa duela azpimarratuz.
Gonbidapen hau DIARADESIGN nazioartean erreferenteak diren diseinu-taldeetako bat bezala posizionatzeko aitorpen bat da.