LKS Tasaciones-eko Iñigo Bengoa-ren proposamena garaile suertatu da “Parkerako Erronka ba” berrikuntza irekiko ekimenean

Derioko bulegoan dagoen LKS Tasaciones S.A.U.-ko lankide den Iñigo Bengoak irabazi du Bizkaiko Parke Teknologikoak antolatzen duen berrikuntza irekiko ekimena, “Parkerako Erronka bat”, “Parkean Aurkitu/Busca en el Parke” ideiarekin.

Sari banaketan Patxi Larizgoitiaren (LKS Ingnieritzako eraikuntza negozioko zuzendaria eta Derioko bulegoko arduraduna denaren) laguntza izan zuen. Berau Derioko Baserri Antzokian ospatu zen eta bertara Itziar Epalza (Parke Sarearen zuzendaria) eta Joseba Urbieta (Bizkaiako Parke Teknologikoko gerentea) urreratu ziren besteak beste.

Proposatutako ideaia, “Parkean Aurkitu/Busca en el Parke”, Parkean Orientazio Espazio Iraunkor bat sortzea da. Parkean zehar mapa batean markatuta dauden lekuak aurkitu beharko dira, Parkeko leku desberdinak modu dibertigarri eta atsegin batean ezagutzeko asmotan, gainera modu honetara Parkean daunden enpresa eta beraien kokapena ezagutzeko aukera edukiko lukete. Guzti honekin ingurune natural batean kirol ekimena bultzatzea, bai bakarka edo familiarekin batera, eta aldi berean Parkeko toki, eraikuntza eta enpresa desberdinak ezagutzera ematea da.

http://parke.eus/bizkaia/eu/coktail-encuentro-de-navidad-en-el-parque-de-bizkaia/

Informazio gehiago: Iñigo Bengoa. inbengoa@lksgroup.com

 

 

 

20.12.2018

Partekatu: