LKS aurrera doa bere 2015eko helburuan. Aztarnaren erregistroa urtea amaitu eta gero egin daiteke soilik; konpentsaziorako lehen urratsa da hau eta LKS, KARBONO NEUTRO ENPRESA bezala aurkeztu dadin ere. Lehen pauso hau 2016ko uztailaren 12an eman zen; Nekazaritza, Elikadura eta Ingurugiro Ministerioak baieztatu zuen OECCren bitartez (Klima Aldaketaren Espainiako Bulegoa), LKSren inskripzioa 163/2014 RDak sortutako Karbono Aztarnaren Erregistroan.
Halaber, 2010-2015 Iraunkortasun planaren barruan Ekotaldeak diseinatutako murrizte neurriak ezarri dira eta hauei esker erakundearen karbono aztarna murriztea lortu da; planak aurrera dihardu “Kalkulatu, Murriztu eta Konpentsatu” zirkulua isten.
LKSren kasuan kontuan izan dira alde batetik, Arrasate guneko erregaien isuri zuzenak, eta proiektuetako langileen auto desplazamenduak. Bestetik, Arrasate, Bilbo, Gasteiz, Donostia eta Iruña guneetako kontsumo elektrikoak sartu dira, eta baita aipatutako guneetan klimatizazioaren inspekzioetan jaso diren gas hoztaileen isuri ihesleak ere.
Hau lehen urratsa da LKS CO2 Neutro bihurtzeko helburuan. OECC-ren sistemaren bidez neurtu diren 241,1 tona CO2-ren baliokide konpentsatzea da hurrengo urratsetako bat eta karbono kredituak erostea, aztarna urtea bukatu baino lehenago konpentsatzeko. Erosketa hau klima proiektuak eta garapen sozialean oinarri kooperatiboekin bat datorren eragina duten proiektuak finantzatzera zuzenduko da.
Zuen posta elektronikoetako sinaduran aztarnaren zigilua erabiltzera animatzen zaituztegu, LKSk Ingurugiroarekiko duen konpromisoa zabalduz.