LKS KREANek diseinatu eta zuzendutako ITP Aeroren ekoizpen lantegi berria inauguratu da

ITP Aerok bere ekoizpen lantegi berria inauguratu du Bizkaiako Parke Teknologikoan. Honen proiektua eta zuzendaritza LKS KREANen eskutik joan dira. Bertan ITP Aeroko Lehendakaria eta Zuzendari Orokorra egon dira, Josep Piqué eta Carlos Alzola, Iñigo Urkullu Lehendakaria eta, Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburua, Arantza Tapia, beste agintaria eta zuzendaritzakoen artean.

LKS KREANek ITP Aeroko ekoizpen lantegiaren eta bulegoen diseinua eta arkitektura garatu ditu, proiektu teknikoak, zuzendaritza tekniko eta fakultatiboa eta eraikuntzaren kudeaketa integratua.

Muino berde batean kokatuta dagoen eraikinak, itxura arina du, bere barruan garatzen diren ekintza industrialekin kontrastatuz.  Horretarako, metal akaberako fatxada bateratu bat proposatu da, hainbat uki desberdin hartzen dituena barrualdearekin sortzen den harremanaren arabera: bulegoen aldean “v” formako piezekin osatuta eta perforatua, argi naturala ongi baliatzeko eta mendebaldeko fatxadaren eguzki orduak kontrolatu ahal izateko; eta gainerako fatxada, perfilatua, ordea.

Eraikinaren berdintasuna mendebaldean moztu egiten da,  pitzadura baten bidez, eraikineko sarrera nagusia nabarmenduz.  Sarbide gehigarri bat egiten zaio, fatxada nagusiari ezaugarri berezi bat ematen diona eta atzeko ekialdeko fatxadan, ekoizpen gunera sarrerak ahalbidetzeko.

Barrualdea zatiketa haundi barik diseinatu da, lanerako espazioan argi naturalaren etekin egokia eta kanpoaldearekin harreman zuzena lortuz.

26.11.2019

Partekatu: