LKS KREAN India Asiako herrialdean ezarri gineneko hamargarren urteurrena ospatzen ari dfa egun hauetan.
Aste honetan bete dira 10 urte herrialde horretan gure bulegoa ireki genuenetik, Pune herrian. 2010eko urtarrilaren 20an hasi genuen bidaia luzea, lan-talde gisa eta enpresa gisa haztea eragin diguten proiektuei ekin diegu, eta une zailak eta ilusionagarriak bizi izan ditugu, arrakasta eta ekitaldi gogoangarriekin. Herrialdearen kulturara egokitzea izan dira gure eguneroko errutina eta ahalegina, eta esperientzia hori, ahalegin pertsonalarekin eta lankide bakoitzaren dedikazioarekin, baliagarria izan da iraganeko erronkak gainditzeko eta etorkizunean izango ditugunei ekiteko.
Chennai, Delhi eta Goa bezalako hirietan irikitako beste ezarpen batzuekin, industria, hirigintza, ingeniaritza zibil eta arkitekturaren alorretan proiektu handi askori ekin diegu. Liebherren hozkailu-planta berria Aurangabaden, Danobat Group edo RPK-ena Punen, Panaji Goan edo Solapur Maharashtran, Adyar eta Cooum ibaiak leheneratzeko plan integralak Chennain, Vittyla Mobility Hub estazio intermodala Kerelen... LKS KREANek sinatutako proiektu ugariren erakusgarri dira, Indian gure konpromiso eta apustu enpresariala erakusten dutenak.
Joan den aste honetan Navelim kiroldegia inauguratu dute Goan, Justizia Jauregiko obrekin jarraitzen dute Panajin, eta laster hasiko dira Punjaben dagoen Congelados de Navarraren plantaren lanak, guztiak LKS KREANek proiektatu eta zuzenduak.
KREAN taldea osatzen dugun giza talde osoak gure zorionak helarazi nahi dizkiegu LKS Indiako gure kideei hamargarren urteurren honengatik, bereziki Piyush Gujrathi gure zuzendariari, denbora honetan guztian lagun izan gaituena!