LKS KREAN Anoeta estadio berriaren proiektuaren kudeaketa integrala egiten ari da, REAL SOCIEDAD-BARCELONA partiduarekin estreinatu dena

Aurreko larunbatean, irailak 15, jokatu zen REAL SOCIEDAD-BARCELONA partiduarekin estreinatu zen Anoeta estadio berria Donostian.

Estadioaren benetako eraldaketa adierazten duen proiektu honen lehenengo ekitaldia izan zen. Proiektu honi esker futbol zelaiari nortasun propioa eman zaio, zaleen esperientzia hobetu da, bere protagonismoa joko eremuarenarekin bat eginez eta edukiera handitu da.

Eraldaketa lanak 4 fasetan egingo dira eta horietako bi dira amaitu direnak. Alde batetik, hegoaldeko harmaila berria berreraiki da eta ekialde eta mendebaldeko harmailak handitu eta zelaira gerturatu dira eta bestetik, ekialdeko kanpoko fatxada berria egin da. 3. eta 4. faseetan iparraldeko harmaila berria (2019ko abuztua) eta mendebaldeko harmaila nagusiaren kanpo sarbidea berreraikiko dira eta hauekin osatuko dira 2019ko azaroan lan guztiak. Zelai inguruan zeuden atletismoko pistak kendu dira eta, obra amaitzean, estadio berriak 40.000 lagunentzako edukiera izango du, lehen baino 8.000 gehiago.

LKS KREAN-ek estadio berriaren berreraikuntzaren proiektu kudeaketa integrala egin du: exekuzio proiektua, programaren antolaketa eta kontrol guztia, proiektu zuzendaritza, eraikuntza zuzendaritza, lanen exekuzioaren kudeaketa, segurtasun eta osasuneko koordinazioa eta beste zerbitzu tekniko eta osagarriak.

21.09.2018

Partekatu: