LKS-k Madrilen ospatu den Pazientearen Esperientzia Lehen Kongresuan parte hartu du

100 partehartzaile baino gehiago, osasun kudeatzaileak, aholkulariak, zerbitzu diseinatzaileak, farmazia arloko espezialistak, langileak eta pazienteak, pasa den ekainaren 17an elkartu ziren Madrilgo eta MONDRAGON HEALTH-ek babestutako Pazientearen Esperientzia I Kongresuan.

Jardunaldiaren helburua gizarte zientifikoari eta pazienteenari, osasunean ikuspuntu partehartzaile baten bidez eta arloan inplikatutako eragile desberdinen kolaborazioarekin garatu diren ekintza berriak helaraztea zen.
Horretarako antolatu ziren hitzaldiak, mahai inguruak eta lantalde dinamikoak; osasun partehartzaileago bat nahi duten eragile guztien elkarlanaren bidez partehartze teoriko eta praktikoa sustatuz.

LKS DIARADESIGN LKS CONSULTORÍA-rekin batera, arratsaldeko lantaldeetako bat gidatzeko aukera izan zuen, “Pazienteari entzun bere esperientzia hobetu asmoz”.  Bertan erakutsi ahal izan zuten modu praktiko batetan eta Design Thinking deitzen dan tresna partehartzailearen bidez, nola aurre egin pazientearen esperientzia hobetu nahi duen edozein proiektu.  Horretarako eta adibide gisa, Urgentzietako zerbitzuaren hainbat esparru landu ziren.  Taldeek esparru bakoitzeko alderdi positiboak eta negatiboak identifikatu zituzten, arazo batean arreta jarri eta pazientearen esperientzia hobetuko luketen konponbideak bilatzeko; 
Sortutako ideak amankomunean jarriz bukatu genuen tailerra eta partehartzaileak oso gustura agertu ziren.

Tailerreko bideoa lotura honetan ikusi daiteke:

https://vimeo.com/176570617

 

22.09.2016

Partekatu: