LKS Ingeniería, S. Coop.-ek izena aldatu du eta Krean, S.Coop. da orain.

LKS Ingeniería, S. Coop. kooperatibak izena aldatu du 2020ko urriaren 31an, eta izen ofiziala orain Krean, S. Coop. da. Aldaketak izenari bakarrik eragiten dio, eta enpresaren alderdi juridiko eta administratibo guztiak mantentzen dira. IFK berarekin jarraitzen du. Beraz, adierazitako datatik aurrera, gure kooperatibarekin mantentzen den harreman formal, administratibo edo legal oro Krean, S. Coop. sozietatearen izenean egingo da.

Krean, S. Coop. Krean Groupeko kooperatiba nagusia da, lehen mailako erreferentea arkitekturaren eta ingeniaritzaren esparruan (LKS Krean), diseinua eta giltza eskura eraikitzea integratuz (Krean Design & Build) eta, zirkulua itxiz, sustapen eta egituraketa proiektuetan (Krean Property & Structuring). 400 pertsona baino gehiagok osatzen dugu Mondragon Korporazioaren parte den talde kooperatibo hau.

Gure merkatuetara gehiago eta hobeto hurbiltzen saiatzen ari gara, gure kooperatibaren laguntzaile, bezero eta hornitzaile guztiekin duen harremana argitu eta indartuz, eta horiekin lan eta hazkunde-etorkizuna partekatu nahi dugu. Gure izenaren aldaketa urrats sendoa da norabide horretan.

28.10.2020

Partekatu: