LKS Ingeniaritza eta Arkitektura eta Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa sustatzeko sailaren arteko kontratuak, hasierako onarpenari begira, BMLPPren berrikuspena osatzen duten dokumentuak prestatzeko lanak jasotzen ditu eta baita parte hartze publikorako programa baten aurreikuspen eta garapena, lan fase desberdinen eduki eta proposamenak zabaldu eta partekatzeko.
Lan fase horiek honako hauek dira: 1. FASEA: Aurrerapen fasean parte hartze publikoko ekarpenen azterketa; 2. FASEA: Hasierako onarpenaren aurreko dokumentuaren proposamenak idaztea; 3. FASEA: Hasierako onarpenaren aurreko parte hartze publikoa, sektoreko txostenen azterketa eta bideratzea; 4. FASEA: Hasierako onarpenaren dokumentua idaztea.
Bilbo Metropolitarraren Lurralde Plan Partziala, 2006 urtetik indarrean dagoena, 35 udalerriz osatuta dagoen eta guztira 253km² eta 910.578 biztanle dituen Bilbo Metropolitarren Eskualde Egituraren estruktura eta lurralde eredua definitzen duen lurralde ordenantza tresna da.
Horregatik, funtsezko pieza da eskualde metropolitar lehiakorra, bateratua, orekatua eta erakargarria eraikitzeko, agenteen arteko elkarrizketen eta politiken koordinazioaren bidez.