2015eko ekainean, Indiako Hirigintza Ministerioak Atal Mission For Rejuvenation and Urban Transformation (AMRUT) izeneko programa sortu zuen bertako 2. eta 3. mailako 500 hirientzako. Programa honen helburu nagusia hurrengo arloak hobetzea da: Ur hornikuntza; Saneamendua eta hondakinen kudeaketa; Uholdeak ekiditeko irtenbideak; Mugikortasunerako erraztasun iraunkorrak: eremu batzuk oinezkoentzat bihurtzea, garraio publikoak, aparkalekuak; inguru berdeen eta leku publikoen kalitatea. LKS, bi urtez jarraian aukeratua izan da Panajin (Goa), AMRUT misioaren babesean, proiektuak garatzeko.
2014ean LKS-k Panaji hirirako egindako Master Planean zehaztutako irizpideak kontuan izanik eta bere garapenerako ezarritako lehentasunak jarraituz, ingeniari eta hirigile taldea hainbat proiektu garatzen eta betetzen ari da: Mandovi ibaiko pasealekuaren paisaia eta hobekuntza; Church Square plaza (hiriko plazarik garrantzitsuena); Patto zonaldeko ibaiaren gaineko pasagunea; Riband arrantzaleen merkatua eta kaia; 18 de Junio, Almaran Borkar eta MG kaleak oinezkoentzat bihurtu; Carazalem umeentzako parkea eta RIA Internazionaleko Zubia.
Proiektuen amaiera zabalpen handi bat izango da hiriarentzako eta hiri ehun orekatua eta azpiegitura publiko integratu bat izatearen ametsa, neurri batean, beteko da.