KREAN, S. Coop.-ek 2024ko Batzar Nagusia egin du ekainaren 7an, ostirala, EUSKALDUNA BILBAO jauregian, eta 200 gonbidatu baino gehiago izan dira bertan. Topaketan gehiengoz onartu dira 2023ko ekitaldiko kontuak eta kudeaketa-txostena, MONDRAGON taldeko ingeniaritza eta arkitekturako enpresako zuzendaritza-organoek emaitza ekonomiko bikaintzat eta merkatuan izan duen kokapen estrategikoa oso egokitzat jo dutelarik.
Luis Anduagak, KREANeko presidente eta jardunaldiaren anfitrioiak, 2023ko ekitaldiko emaitza arrakastatsuak azaldu ditu. Ondoren, emaitza horiek onartu egin dira, baita kooperatibaren Kontseilu Errektoreak proposatuta eztabaidatu eta bozkatu diren beste puntu batzuk ere.
Jon Berbel KREANeko zuzendari nagusiak, lehenik eta behin, 2024ko ekitaldirako helburu kuantitatiboak planteatu ditu, eta, ondoren, arlo kualitatiboan, 2024ko Plan Estrategikoan jasotako ekintzen betetze-mailarekin pozik dagoela adierazi du. 2025/2028 hurrengo ziklo estrategikoa diseinatzeko oinarriak ezarri eta lehenengo mahaiak martxan jarri direla ere iragarri du.
Marijo Pagaldai Mondragoneko lehendakariordearen hitzaldia MONDRAGONeko Ingeniaritza eta Zerbitzuen dibisioak lortutako datu nagusien azalpenean zentratu da, eta, ondoren, korporazioaren osotasunari buruzko informazioa zabaldu du, 2023an korporazioa osatzen duten kooperatiba guztietan oso ekitaldi positiboa lortu dela azpimarratuz.
Batzarrak errekonozimenduetarako gune bat ere izan du. Alde batetik, dagoeneko klasikoak diren "TEK" eta "Abangoardiako Ostirala" sariak banatu dira, prestakuntza teknikoaren eta berrikuntzaren alorretan egindako ekarpenik onenak saritzeko, eta, bestetik, batzarrak merezitako aintzatespena eman die gaur egun KREAN den horretan 25 urte lanean bete dituzten zortzi lankideei.
Batzarraren amaieran, "KREAN familia" osoak bazkai-arin bat eta argazki-saio bat partekatu ditu. Bertan, urtero bezala, lankide eta lagun-arteko topaketa baten giro hurbil eta hunkigarria izan dira nagusi, harro egindako lanagatik eta gogotsu lan egiten jarraitzeko.