KREANek MAHOUri lagundu dio Santiago Bernabeun bere espazio esanguratsuena gauzatzen.

Ez da jatetxe arrunt bat, esperientzia sentsorialez betetako espazio bat baizik; bertan garagardoa lehen aldiz ekoitziko baita futbol estadio baten barruan, horrek dakarren konplexutasun guztiarekin.  Hau gutxi balitz, Eduardo Diazek (MAHOU SAN MIGUEL-eko Hospitality, Venues eta Ekitaldien zuzendaria) adierazi duen bezala, estadioko soropilari begira “Madrilgo plater tipikoetan oinarritutako” eskaintza gastronomiko bikain batekin osatzen da. Eduardo Diaz bera eta bere taldearekin batera Real Madrid estadioaren barruko toki berezi honen exekuzioaren buru izan da.

MAHOU SAN MIGUELek igorritako prentsa oharrak dioenez, "700 metro karratuko espazioak 30.000 litro garagardo inguru ekoiztuko ditu urtean, eta urtean 400.000 bisitari inguru jasotzea espero da. Era berean, publikoak tutorial baten bidez ikasi ahal izango du nola zerbitzatu "garagardo perfektua" bere dastatze-mahaietan, hiriko ostalaritzaren beste ikurretako bat. "Garagardotegien ordutegiarekin", Plaza Mahou zabalik egongo da igandeetan, 12:00etatik 23:00etara, eta ostiral, larunbat eta jai-bezperetan, 12:00etatik 23:30era, partida-egunetan eta ekitaldi handietan izan ezik, orduan zerbitzua VIP palkoetarako izango baita.

KREANek Eraikuntza/Proiektu Zuzendariaren rola bete du, aurreikusitako exekuzioa egunero ikuskatzeko ardura izanik, kostuen kontrola alde batera utzi gabe, jakina.  Guzti horri gehitu behar zaio, hain ingurune zorrotzera egokitzeko sailtasuna. ziur aski oraindik ez bada ere, birmoldatu ondoren bai, munduko kirol- eta aisialdi-esparrurik garrantzitsuenetako bat izango delako.

Urtebete baino gehixeago igaro du abentura ahaztezin honek, bikaintasuna bilatzen zorrotza, ezin bestela izan, erronkari eta kitzikagarria.

Adibide argia da KREANen gure bezeroei lagun diezaiekegula, behar gaituzten leku eta une guztietan.

Gure bezero estimatuenetako baten abentura berri honen arrakastaren alde topa egin dezagun.

Osasuna!!

06.11.2024

Partekatu: