Madrilen egiten ari den COP25 Klimaren Goi Bileraren esparruan eta Euskal Enpresen Topaketaren barruan, KREANek "Basque Country Special Focus. Euskal industriaren potentziala Trantsizio Energetikoan" saioan parte hartu du. Saio horretan, Carlos Beracierto, KREAN Property & Structuring erakundeko zuzendariordeak "Relevance of public-private collaboration for technology, innovation and sustainability based industrial development" hitzaldia eman du.
KREAN, Eusko Jaurlaritzaren eskutik eta euskal enpresen zerrenda luze batekin batera doa topagune honetara, Petronor, Irizar, ITP Aero, EEE, Iberdrola, CAF, Ormazabal, Gestamp, Siemens Gamesa eta Tecnalia, hain zuzen.
11.12.2019