KREANek diseinatutako Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen eraikin berriaren lehen harria

Uztailaren 28an, Bilbon, Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen eraikin berriaren lehen harria jartzeko ekitaldia izan da.

Iñigo Urkullu lehendakariak, Eva Ferreira Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak, Juan Maria Aburto Bilboko alkateak eta Gorka Moreno Bizkaiko Campuseko errektoreordeak hartu dute parte ekitaldian.

KREANen proiektua eta obra-zuzendaritza dituen eraikin berriak 36 hilabeteko egikaritze-epea du, eta 32.000 m2-ko azalera erabilgarri eraikia izango du. Medikuntza, Fisioterapia eta Erizaintzako graduak hartuko ditu, baita Osasun Zientzien arloko zazpi master ofizialen irakaskuntza ere. Basurtuko ospitaleko asistentzia-zentroaren ondoan kokatuta, Polo Sanitario bat sortuko du, ikerketa-arloak eta laborategiak hartuko dituen Polo Teknologiko batek indartuta.

Eraikinaren diseinuak ezaugarri hauek ditu: irudi instituzional bat bilatzea, UPV-EHUren adierazgarri, hizkuntza denboragabearen eta figuratiboaren bidez; bao edo modulu baten errepikapenean oinarritutako konposizio-sistema bat, barne-espazioen barietate handiari eta etorkizunean izan ditzakeen aldaketei egokitzeko gai izango dena.

Fakultate berria eta Basurtuko Ospitalea oinezkoentzako zuzeneko konexio baten bidez planteatzen da, -1 solairuan. Lotura hori Ospitaleko barrutiarekin lotuko da, bien arteko oinezkoentzako bidearen kotaren azpitik.

28.07.2023

Partekatu: