KREANen adimen artifizialeko tresnak sartzeak gure barne-prozesuen eraginkortasuna nabarmen hobetzea du helburu, eta lehiarako abantaila ematen digu, datuen ustiapena eta ezagutzaren kudeaketa ahalik eta gehien aprobetxatzen baititu. Integrazio horrek berrikuntzaren abangoardian kokatzen gaitu, eta aukera ematen digu gure bezeroei erantzun optimizatuak eta etengabe hobetzen ari direnak eskaintzeko.
ATHLON, CODESYNTAX, LKS NEXT, KREAN, ONDOAN eta SMART STRATEGY FOR COMMUNICATION enpresek osatutako taldea ADAGIO proiektua garatzen ari da VICOMTECH zentroaren laguntzarekin.
ChatGPTren hedapenak eragin handia izan du bai esparru akademikoan bai enpresa arloan. Ikusmin handia sortu da adimen artifizial sortzailearen teknologia erabilera profesionaleko hainbat kasutan aplikatzeko aukeren inguruan.
ADAGIO proiektuaren helburu nagusia da Adimen Artifizialeko eta Large Language Models (LLM) teknologien bidez eremu espezifikoetara molda daitekeen testua automatikoki sortzeko sistema bat ikertzea eta garatzea.
ADAGIO proiektuak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren eta Europar Batasunaren (EGEF) HAZITEK programaren finantzaketa jaso du.