KREAN kooperatibak "Eraldaketa digitalaren sustapena gizarte-ekonomian (Promo-TIC-Social)" proiektuan parte hartu du.

KREAN kooperatibak "Eraldaketa digitalaren sustapena Gizarte Ekonomian (Promo-TIC-Social)" proiektuan parte hartu du, LAN ETA GIZARTE EKONOMIA MINISTERIOAREN ENPLEGU ETA GIZARTE EKONOMIAKO ESTATU IDAZKARITZAK finantzatuta, Ehun Ekonomiko, Inklusibo eta Iraunkorra Sortzeko Gizarte Ekonomia Bultzatzeko Plan Integralaren testuinguruan. Plan hori EUROPAR BATASUNAK finantzatu du, "Next Generation EU" Europako funtsen bidez.

"Promo-TIC-social" proiektuaren helburua 10 kooperatibako talde baten eraldaketa digitala eta modernizazioa sustatzea izan da, interlankidetza teknologiko eta formatibo mankomunatuaren bidez, bakoitzaren gaitasun indibiduala gainditzen duten IKTen garapenei aurre egiteko bide gisa.

Proiektuari esker, parte hartu duten kooperatiben eraldaketa digitalari eta modernizazioari lotutako 7 jarduera mota garatu ahal izan dira, eta 25 proiektu espezifiko bultzatu dira guztira.

31.474 pertsona izan dira proiektuaren onuradun, eta, guztira, 756 pertsona sartu dira proiektuan.
55 enpresak parte hartu dute azpikontratatutako kooperatiba gisa, eta horietatik 13 gizarte-ekonomiakoak izan dira.

"Promo-TIC-Social" proiektuan parte hartzen duten kooperatibak oso pozik daude proiektuaren garapenarekin eta lortutako emaitzekin. Proiektua behar bezala eta eraginkortasunez gauzatu da, eta aurreikusitako emaitza eta helburu guztiak lortu direlarik.

Lankidetzako esperientzia oso arrakastatsua izan da eta, oro har, horren aldeko apustua egiten jarraitu nahi da, MONDRAGON Korporazioaren Digitalizazio Foroaren bidez.

Etorkizuneko aurreikuspenei dagokienez, Promo-TIC-Social proiektuak kooperatiben arteko izaerari eutsiko dio, lehen aipatutako MONDRAGON Korporazioaren Digitalizazio Foroaren bidez.

Aipatzekoa da, halaber, Lan eta Gizarte Ekonomia Ministerioaren laguntza ezinbestekoa izan dela Promo-TIC-Sozialaren ezaugarriak dituen proiektu bat gauzatu ahal izateko. Horregatik, proiektuan parte hartu duten kooperatibek bereziki eskertzen diete LAN ETA GIZARTE EKONOMIA MINISTERIOAri eta EUROPAR BATASUNAri jasotako laguntza ekonomikoa.

30.10.2024

Partekatu: