KREAN, Arrasateko OINTXE Saskibaloiren babesle berria

Luis Anduaga, KREAN kooperatibako Lehendakariak, eta Oihane Agirre, Arrasateko OINTXE! Saskibaloi taldeko Lehendakariak, hurrengo hiru denboraldietan (2021-22, 2022-23 eta 2023-24) OINTXEren kadete mailako emakumezkoen eta gizonezkoen taldeak babesteko akordioa sinatu dute.

Taldeek EKIOLA izena izango dute, KREANek Energiaren Euskal Erakundearekin batera sustatutako Eguzki Energia Kooperatiben marka hain zuzen.

Babes horrekin, KREANek kooperatibaren beraren eta EKIOLA ekimenaren balioak bultzatu nahi ditu, hala nola talde-lana, hurbiltasuna, garapen osasungarria eta etorkizun iraunkor eta partekatua, eta OINTXEk, azken urteotan ereduzko ibilbidea izan duenak, zalantzarik gabe bere kirol-jardueraren bidez helarazten ditu balio horiek .

Fan Ointxe!

 
25.10.2021

Partekatu: