Euskal Herriko Unibertsitateak LKS KREANen jarri du konfiantza Basurtuko Medikuntza eta Erizaintza Fakultate berria garatzeko

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) LKS KREAN enpresari esleitu dio Basurtuko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen eraikin berriaren proiektua idazteko eta obra zuzentzeko laguntza teknikoa emateko kontratua.

Eraikinak 32.000 m ²ko azalera erabilgarria izango du eta 2024-2025 ikasturterako amaituta egongo da. Medikuntza, Fisioterapia eta Erizaintza graduak hartuko ditu, baita Osasun Zientzien arloko zazpi master ofizialen irakaskuntza ere. Bertan Medikuntza graduaren ikastaro aurreklinikoak emango dira, eta Fisioterapia eta Erizaintza graduak egiten dituzten ikasleak ere eraikin berera joango dira.

10.12.2019

Partekatu: