Donostian Santa Clara uharteko itsasargiaren lanak hasi dira

Donostian Santa Clara uhartearen itsasargiarako Cristina Iglesias, artista donostiarrak, sortu duen eskulturaren instalakuntza proiektua aurrera doa eta bertako lanak egun hauetan hasten dira.

LKS KREANek idatzi ditu lehen fase batean hustuketa eta eraispen partzialaren proiektuak, eta bigarren fase batean itsasargiak eskultura lana eta honek dakarren ekipamendua instalatzeko behar duen birgaitze proiektua.  Itsasargiaren eraldaketa gauzatzeko behar diren ekarpen espezializatuak ardatz izan dira proiektuak erredaktatzerakoan.

FHECOR Ingenieros Consultores, Jabier Lekuona arkitektoa eta ALFA ARTE, lan artistikoa gauzatzen arduratu den enpresa espezializatuaren laguntza izan dugu, guztiok, Santa Clara uhartearen ingurua eta eraikinaren berezko ezaugarrien babesa ahaztu gabe.

Eraikinean aurrera eramango diren lanak, nagusiki, honako hauek dira: hustuketa lanak, eta indusketa lanak, azken hauek sarrera kotaren azpitik, artelana kokatu ahal izateko sartuko den ontzirako eta baita ere behar diren sistema eta ekipamenduen instalaziorako egokituko diren eremuendako, beren funtzionamendua eta mantenimendua bermatuz.

 

10.10.2019

Partekatu: