DIARADESIGN-ek Kooperatiben arteko IV. Mundukide Lasterketa Solidarioan parte hartu du

DIARADESIGN-eko kirolari apart talde batek Kooperatiben arteko IV. Mundukide Lasterketa Solidarioan parte hartu du. Lasterketa Aretxabaletako Urkulu pantanoan izan zen joan den igandean, urriaren 21ean.

Mozambike, Brasil eta Kolonbiako milaka pertsonen gaitasun sozioekonomikoa sendotzen jarraitu ahal izateko babesa lortu nahi du Mundukidek kirol topaketa erakargarri honekin.

Laugarren urtez jarraian urtegia, partaidetzaren, elkartasunaren eta konpromisoaren aldeko topaleku bilakatu da. Kooperatibagintza espiritua eta honen eredu ekonomiko eta sozialaren onurak munduko bazter guztietara hedatuaz jarraitu ahal izateko.

Izan ere, ia 20 urte daramatza Mundukidek, Mozambike, Kuba, Brasil, Kolonbia, Ekuador, Ekuatore Ginea eta Zimbabwe bezalako herrialdeetako emakume eta gizonen errenta gaitasuna handitzeko bertako herritarrekin lan eredu kooperatiboa elkarbanatuaz.

Urkulu naturgune paregabean antolatu da elkartasun eta kirol festa hau.

23.10.2018

Partekatu: