UPV/EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolako ikasle talde batek KREANen lana bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuen CIDETEC Energy Storage enpresaren egoitza berriaren obran, MUBIL mugikortasun adimendun eta jasangarriaren poloaren barruan, Eskuzaitzetan, Donostian. Bisita KREANeko pertsonen alorretik bideratu zen, eta gure lankide diren Santi Pérez eta Iñigo Retegui izan ziren harrera egin eta bisita gidatu zutenak.
Bisita obrako etxolan hasi zen. Bertan, Santik eta Iñigok KREANen lanaren eta jarduera-eremuen ikuspegi globalean kokatu zituzten unibertsitarioak, eta ondoren, bisitatu behar zuten obraren kasuistika zehatzean jarri zuten fokua.
Aurkezpenak amaitu ondoren, taldea eraikitzen ari den obrara zuzendu zen. Obraren hainbat espazio eta egoera/aurrerapen ezagutu ahal izan zituzten, eta bertan zerikusi duten hainbat prozesu eta diziplina xehetasunez partekatu ahal izan zituzten, diseinuaren eta proiektuaren esparruetatik hasi eta eraikuntza-material eta -tekniketaraino, segurtasunarekin eta osasunarekin lotutako alderdiak, iraunkortasunarekin eta ingurumen-inpaktuarekin lotutakoak... Biharko arkitekto teknikoek ez zuten aukera galdu esperientziak sortu zizkien hainbat gai azaltzeko, alegia, lurreratze fisiko eta erreala diseinuaren eta eraikuntzaren munduan, non etorkizunerako itxaropenak eta ilusioa jarrita dituzten.
KREANeko taldearentzat benetako plazera izan zen haiek jasotzea eta, neurri txiki batean bada ere, ilusio hori bultzatzen eta errealitate bihurtzen laguntzea, eta, horretarako, gure etxeak beti ditu ateak zabalik.