30 urtez Diseinu grinaz

LKS DIARADESIGN taldeak 30 urte bete ditu Diseinuaren munduan, azken 15ak LKS Ingeniería, S.Coop. barruan izan direlarik.

1986ko Uztailean DIARA, S.Coop-ek bere jarduera hasi zuen, MONDRAGON Korporazioko kide izanik hasieratik. Diseinu Industrialeko zerbitzu enpresa moduan sortzen da,  sektore industrialetara lotutako produktu berrien sorkuntza, diseinu eta garapenerako, bai kontsumo ondasunak baita ekipamendu ondasunak ere.

Hasierako urteetatik, produktuen diseinuarekin batera, garraio diseinu proiektuak egiten dituzte, lehenik autobusak eta geroago trenak, nazioarte mailan Diseinu talde erreferente bilakatu arte,  garatutako hainbat proiekturi esker, abiadura handikoak, metro eta tranbiak, hain zuzen ere, adibidez Shangai, Delhi edo Santiago de Chile-koak.

Azken urteotan Osasunaren arloan dihardute ere, produktuak eta espazioak diseinatzen, tratamendu eta diagnostikorako dispositiboak, laborategi eta ospitaleetarako altzariak eta hornikuntza.  Baita erabiltzailearen esperientzia hobetzeko proiektuak ere Zerbitzuaren Diseinuari so eginaz. 

Gaur egun taldeko kide direnak eta kide oiak elkartu ziren 30. urteurrena ospatzeko. Bazkari xume bat izan zuten Gasteizeko Ostalaritza Eskolan eta ostean, bisita kulturala izan zuten, Arbako Andetxa herrian egiten ari diren mural artelan garaikidea ikusteko aukera izan zuten, Xabier Egaña egileak gidatuta.

30.11.2016

Partekatu: