Ibilgailu elektrikoetarako kargagailuak FAGOR TALDEA

PROIEKTUA
Ibilgailu elektrikoetarako kargagailuak FAGOR TALDEA
KOKAPENA
Gipuzkoa

Ibilgailu elektrikoetarako kargagailuak Fagor Taldearen instalazioetan.

Sustatzailea:

Fagenezer (Fagor Taldeak eta Krean Taldeak osatutako sozietatea).

Talde teknikoa:

LKS KREAN ECS, KREAN Design & Build

Sinopsia:

29/2021 Errege Lege Dekretuak, ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegitura hedatzen jarraitzeko, eskakizun berriak ezartzen ditu ordenamendu juridikoan, 20 plaza baino gehiagoko aparkalekua duten bizitegi-erabilera pribatuko eraikinez bestelako eraikinetan.

Eskakizun horiekin bat egiteko, Fagenezerk aurreikusten du ibilgailu elektrikoak kargatzeko 70 puntu inguru instalatzea Fagor Taldeko lantegietan, 19 jarduketatan banatuta, taldeko kooperatibetan (Copreci, Fagor Arrasate, Fagor Ederlan, Fagor Industrial, Fagor Automation eta Fagor Informatica).

Kreanek zerbitzu integrala eskaintzen du: proiektuak idaztea, horiek gauzatzeko laguntzak, dirulaguntzak eta baimenak eskatzea, lanak gauzatzea, legeztatzea eta abian jartzea.

Kargagailuak monofasikoak (8 ordu ingurukoak) edo trifasikoak (karga azkarrekoak, 3-4 ordu ingurukoak) dira, erabiltzaile bakoitzaren beharren arabera. Potentzia 7,5 kW-koa da monofasikoentzat, hartune bakarrarekin, eta 44 kW-koa trifasikoentzat, 2 hargunerekin.