- PROIEKTUA
- Eraberritze integrala DIKAR
- KOKAPENA
- Arrasate, Gipuzkoa
KREANek Arrasaten Garagartzako industrialdean Fagor Etxetresna Elektrikoen eraikin zaharra eraberritzeko lanen jarduera eta exekuzio proiektua egin du, eta obra horiek gauzatu, zuzendu eta osorik kudeatzen ari da Dikar S. Coop. enpresarentzat.
Lehendik dagoen eraikinaren 26.000 m²-ko eraberritze integrala da, batez ere barruko banaketa guztietan jardunez (bulegoak, aldagelak eta komunak, ekoizpena, biltegia, bunkerra, tiro-galeria eta showrooma), fabrikazio-beharretara egokituz, espazio zabal eta moderno berriak sortuz eta horiek ekoizteko beharrezko instalazioak emanez, betiere indarrean dauden lege-jarraibideen arabera.
Bulego nagusietara sartzeko fatxadaren bereizmena bat dator DIKARek egungo beharretara egokitutako espazio bat lortzearen alde egindako apustu argiarekin, funtzioei, eraginkortasunari eta diseinu garaikideari dagokienez.
Dikar S. Coop. kooperatibak, iraunkortasunaren eta espiritu kooperatibistaren aldeko konpromisoaren erakusgarri, apustu garrantzitsua egin du bere garaian euskal kooperatibismoaren ikur izan zen eraikin horren zati bat birgaitzean.