KREANek MONDRAGON HOTELA eraberritzeko diseinua, obra-zuzendaritza eta gremioen koordinazioa egin ditu Arrasaten.
MONDRAGON HOTELA 1900. urtearen hasierako eraikin batean dago, Unión Cerrajeraren bulego zaharrak hartzen zituena eta joan den mendearen amaieran hotel bihurtu zena. Ateak ireki ditu berriro, 8 hilabete baino gehiagoko eraberritze baten ondoren.
Jatorrizko eraikina, forma sinplekoa eta harlangaitzezko hormen eta hormigoi armatuzko barne-egituraren bidez eraikia, errespetatu eta berreskuratu egin da, bere izaera eta nortasuna mantenduz.
MONDRAGON HOTELAk KREANengan jarri du konfiantza eraberritzeko esku-hartze honetarako, jatorrizko eraikinaren berezko balioak errespetatuz, instalazioak modernizatuz iraunkorragoak izan daitezen eta espazioak berrantolatuz.
Konplexuak 47 logela ditu goiko hiru solairuetan eta jatetxe bat beheko solairuan. ONDARE jatetxea, hoteleko erabiltzaileei ez ezik, eskualdeko jendeari ere zuzenduta dago. Irekiera ikur gisa, kanpoko terraza zabalean antolatzen diren ekitaldietara jendea hurbiltzeko eraiki den harmaila nabarmentzen da.
Materialen akaberak, koloreak, akustika, argiztapenak... landu ditu, betiere esperientzia paregabeez gozatzeko berotasun eta erosotasun giroa sortzera bideratuta.
Eraikinak ur beroa sortzeko eta girotzeko instalazio eraginkorrak ditu, kontsumo txikiko argiztapena eta multzoa gobernatzen duen kontrol zentralizatua.
Aipatzekoa da proiektu honek MONDRAGON HOSPITALITYren zerbitzu gehienak integratu dituela, Erreka, Enea, Fagor Electrónica, Onnera, Gerodan eta Ondoan enpresen esku-hartzearekin.