LKS eta Kantabriako Unibertsitatea elkarlanean arituko dira Mexikon, Campeche-ko San Francisco badiaren osoko saneamendua eta itsasertzeko birzortzean. ICESen programaren barruan (Iniciativa de Ciudades Emergentes y Sostenibles), BID-ek (Banco Interamericano de Desarrollo) UNICAN-eko eta LKS-ko taldearen laguntza izango du, udalerri mexikarraren osoko saneamendua, euri uren drainatzea eta itsasertzaren errekuperaziorako aurre inbertsioaren azterlana egiteko.
Campeche 2013. urtean sartu zen BID-ek Latino Amerika eta Kariben zehar bultzatzen duen ekintza honetan. Orain arte egindako ikerketen arabera badiaren egungo egoera asko hobetu daiteke eta hiriaren osoko saneamendua gakoa izan daiteke etorkizunean. Noski, badia saneatu bat, kalitatezko uraz, erakargarri esanguratsua izan daiteke bai turismora begira bai arrantzarako edo biztanleen aisialdiko ekintzetarako. Azterlan honen helburua badia behin betirako hiriko oinarrizko baliabide bihurtzea da, euri uren eta ur zikinen kudeaketa zuzen bat eramateko beharrezko diren sistemak ezarriz. Ekarpen honek gainera, ahalbideratuko du, ezinbesteko garrantzia duen beste elementu bat babestea, hiriko hornitzailea den akuiferoa, non gaur egun ur zikinen zati haundi bat jalkitzen den.
Honela, lanaren helburua, osoko saneamendu plan bat egituratzea da, egungo sistemaren egoera zehaztuz saneamendu sistema zuzenduko duten ingurumen irizpideak lehenetsiz eta sistemaren diseinu aukera ezberdinak aztertuz amaieran onuragarriena aukeratzeko. Saneamendu sistemaren azpiegiturarekin zerikusi zuzena duten eginkizunetaz gain, saneamendu eta drainatze sarearen karakterizazioaren kasua, honako beste hauek ere garatuko dira, itsasertza zonetan zatitu (ezarritako ingurumen irizpideetan oinarrituta), Aldaketa Klimatikora egokitze neurriak ezarri, edo biztanleen partehartze programa bat garatu, biztanlegoa prozesuaren parte izan dadin eta osteko emaitzen ebaluaketarena ere.