KREANek zilarrezko BIKAIN euskararen kalitate ziurtargiria lortu du.

Atzo, abenduak 18, eta azken urteetako lanaren ondorioz, KREANek, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bultzatutako Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiria jaso du (erdi-maila). Honek, beste urrats bat suposatzen du 2017an lortu genuen Bikaineko oinarrizko-mailarekiko.

Miren Axpe KREANeko Euskara Batzordeko koordinatzaileak jaso zuen ziurtagiria atzo, abenduak 18, Donostiako Kursaal Biltzar Jauregian egindako ekitaldian.

Urteak dira KREANek euskararekin duen konpromisoa bultzatzen ari dela, lanean euskararen presentzia eta erabilera sustatuz, bai barruan, bai kanpoko harremanetan.

Aintzatespen hori bide horretan lanean jarraitzeko arrazoi berri gisa jaso dugu, eta mugarri hau baliatu nahi dugu KREANeko pertsona guztien lana balioesteko, agerikoa ez baita sarritan, haien konpromisoa eta iraunkortasuna funtsezkoak izan baitira ziurtagiri hau lortzeko. Eskerrik asko!

19.12.2024

Partekatu: