CBRE INVESTMENT MANAGEMENT SOUTHERN EUROPE S.L.U.k Arabako hiriburuko El Boulevard merkataritza-gunea birgaitzeko egindako inbertsioaren esparruan, KREANek exekuzio-proiektua idatzi eta jarduketa horren obra-zuzendaritzaz arduratzen da. Proiektua lizitazio-fasean dago.
Jarduketa BREEAM "Excelente" kalifikaziora iristeko beharrezko baldintzak betetzeko helburuarekin egingo da, iturgintzan, ur grisak berrerabiltzeko sistema batean, zuren jatorrian eta estaldura guztien ingurumen-adierazpena eskatzean oinarrituta, besteak beste. Helburu horrek garrantzi handia du, kontuan hartuta Gasteiz European Green Capital 2012 dela eta hiri jasangarriaren erreferente dela.
Esku-hartze honen helburua zentroaren barne-irudia erabat birmoldatzea da, galerian bi estetika integratuz. Horiei esker, zentroaren zonaldeak identifikatu ahal izango dira akaberen bidez, bai zoruetan, sabaietan eta tabiketan, bai ezartzen diren altzari-elementuetan.
Alde batetik, goxotasun sentsazioa ematen duen giroa sortzen da, zurezko akaberak eta lurreko tonuak dituena, sarbide nagusian eta hegoaldeko galeria komertzial osoan. Eta iparraldea kolore zuriz janzten da, itxura minimalista eta hotzagoa emanez. Multzoa estetikoki bateratzen da, erdigune osoan landaredia ezartzeari esker. Landaretza hori atsedenlekuetan, komunetarako sarbideetan eta, nabarmenago, bigarren solairuan Nodal plazaren alboa hartuko duen landare-horma batean dago. Era berean, irizpide bateratu batekin berritzen dira seinaleak eta argiak, komertzial guneko giroa homogeneizatuz. Hori lortzeko, argiztapen funtzionalagoari dekorazio-argiztapena duten eremuak gehitzen zaizkio, eta seinaletika atzeraargiztatzen da.
Komunak berriz diseinatuko eta modernizatuko dira, zentroaren ildo kontzeptual berari jarraituz. Beheko solairuko denda-aurrealdeak altxatuko dira ere. Alderdi hori oso balioetsia da merkataritza-guneetan, lokalei esposizio-azalera handiagoa eta galerian ikuspen handiagoa ematen bait die .