I+Med-ek nanohidrogelen institutu biomedikoa aurkeztu du Miñaon, KREANek diseinatua

Arabako I+Med kooperatiba independenteak hiru urterako inbertsio-proiektu bat aurkeztu du, 20 milioi eurokoa. Inbertsio horren zati bat KREANek diseinatutako eraikin berri bat eraikitzera bideratuta dago, I+Med-en egoitza eta Nanohidrogel Inteligenteetako Institutu Biomedikoaren egoitza (IIBNI) hartuko dituena.  Ezaugarri horiek dituen munduko lehena izango da, eta i+Med epe ertain eta luzera munduko lider gisa kokatuko du medikuntza pertsonalizatuan, nanohidrogeletan zuzenean integratutako adimen artifizialeko sistemen bidez.

3.600 m²-ko azalerarekin, eraikina bi solairutan banatuta dago. Administrazio- eta ekoizpen-eremuez gain, eraikinak bihotz gisako atari bat du, harremana erraztuko duena, bai eta eremu libre, ludiko eta sortzailerako teilatupe bat ere, ikertzaileentzat.  Emaitza arkitektura-proposamen funtzional nabarmena da, farmazia-planta baten premiei eta hura baliatuko duten langile zientifikoen harreman-eskaerei erantzuten diena.

Nazioarteko Institutu berriak Euskadi sendotuko du farmaziaren eta biomedikuntzaren alorretan erakarpen-gune gisa. Lidergo hori puntako enpresek (I+Med) bikaintasun zientifikoaren alde garatzen duten talentutik eta gaitasun berritzailetik sortzen da. KREANetik harro gaude hain proiektu ilusionagarrian parte hartu ahal izan dugulako.

Ikusi proiektuaren bideoa.

12.04.2022

Partekatu: