Bilboko Udalak Hiri antolaketarako Plan Orokorraren aurrerapena aurkeztu du, LSKren laguntza teknikoarekin idatzitakoa

Bilboko Udalak, LKSren laguntza teknikoarekin, Hiri Antolaketarako Plan Orokorraren (HAPO) Aurrerapena garatu du, eta, programatutakoaren arabera, orain herritarrei aurkezteko prozesua abiaraziko da.

2014ko udan, Bilboko Udalak LKSri esleitu zion HAPO berrikusteko Aurrerapena idazteko laguntza teknikoa. Bi urte hauetan, aurretiaz egindako ikerketak laburbildu dira, eta udalerriak haren historian zehar izandako hiri-ereduen azterketa eta aurreko HAPOren egikaritze-egoera abiapuntu izanik, hiri-estrategia ezarri da; antolamendurako proposamenak eta aukerak eskaini dira ere, sektoreen ikuspegitik (ingurune fisikoa eta naturala, mugikortasuna eta garraioa, jarduera ekonomikoa, bizitegi-eremuak, espazio libreak eta berdeguneak, ekipamenduak…) zein lurraldearen ikuspegitik, esku hartu beharreko hirigintza-guneen bitarteez.

Orain, Bilboko Udalak “Bilbao Aurrerago!” aurkeztu du, Hiri Antolaketarako Plan Orokorraren Aurrerapenean Herritarrek Parte Hartzeko Prozesua, hain zuzen ere. Horren baitan, irailetik aurrera, hurrengo hamarkadetarako hiri-eredua eta udalerri osoko antolaketa integrala eztabaidatuko dira, egindako dokumentua eta bertan planteatutako helburuak, estrategiak eta proposamenak oinarri hartuta.

http://www.bilbao.net/blogs/pgou/

 

04.08.2016

Partekatu: