UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritza Eskolako Ingeniaritza Zibileko Graduko ikasle-talde handi batek, joan den urriaren 25ean, Mallabiko (Bizkaia) Areitio gainean dagoen SD Eibar kirol-hiriko obra bisitatu zuen. KREAN da proiektuaren eta obra-zuzendaritzaren arduraduna.
Eguna euri jasak markatu zuen arren, bisitariek interes handia erakutsi zuten KREANeko ingeniariek obran eskaini zizkieten lanen azalpenengatik, proiektuaren faseen xehetasunak, lur-mugimenduak, sarbideak, oinezkoentzako bidea, urbanizazioa eta abar.
KREANetik eskerrak eman nahi dizkiegu SD EIBAReri eta UPV/EHUri bisita hau posible egiteko erakutsi duten interesagatik eta prestutasunagatik, aukera ona baita etorkizuneko ingeniaritzako profesionalen harrobikoek zuzenean ezagutu dezaten etorkizuna eraikitzen eta herria egiten duten lan eta proiektu mota hauek.