Aurrera doa EKIOLA Arabako Mendialdean.

Ekiola Mendialdeak maiatzean 0 kilometroko energia berriztagarria ekoiztea espero da.

Ekiola Mendialdea gizarteratzeko eta kooperatibistak erakartzeko prozesua modu positiboan garatzen ari da, bai sortutako interesagatik, bai dituen abantaila ekonomikoengatik.


Iñigo Urkullu lehendakariak EKIOLA Mendialdearen lanak bisitatu ditu gaur Ramiro González Arabako ahaldun nagusiarekin, Anartz Gorrotxategi Arraia-Maeztuko alkatearekin eta Iñigo Ucín MMONDRAGON Korporazioko presidentearekin batera. EKIOLA lankidetza publiko pribatuaren, hainbat erakunde publikoren elkarlanaren eta proiektuan kooperatiba moduan parte hartuko duten herritarren atxikimenduaren emaitza da.

Eguzki-parke fotovoltaikoak dagoeneko instalatutako egituren % 25 eta muntatutako eguzki-moduluen heren bat ditu. Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburua, Iñigo Ansola Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia, Antonio Galera Arabako Foru Aldundiko Ingurumen diputatua, Mendialdeko alkateak (Arraia-Maeztu, Kanpezu, Bernedo, Lagrán, Urizaharra, Harana), MONDRAGONeko lehendakariorde Marijo Pagaldai eta KREAN Groupeko zuzendari nagusi Jon Berbel izan dira obren garapenaren lekuko. Ekiola Mendialdeak maiatzean 0 kilometroko energia berriztagarria ekoiztea espero da.

Sozializatzeko eta kooperatibistak erakartzeko prozesuari dagokionez, balantzea positiboa da, bai sortutako interesagatik, bai merkaturatzaileak interesdun gehienei aurkeztu dizkien abantaila ekonomikoengatik.

EKIOLA Mendialdeak 969.193 euro jasoko ditu Europako NEXT Generation fondoetatik, eguzki-energiako fabrika eraikitzeko. Horri esker, energia berriztagarria sortzeko kooperatibista bihurtzen den etxebizitza bakoitzaren batez besteko inbertsioa, kontsumoaren % 100erako eta 0 kilometrokoa, 1.500 eurotik beherakoa izango da.

Arabako Mendialdeako Kuadrillako familiez gain, Arabako Foru Aldundiak merkatari txikiei, autonomoei eta lehen sektoreko ustiategiei ere zabaldu nahi die proiektua, betiere etxeko elektrizitate-kontsumoak eta beharrak antzekoak badira.

Araban martxan jarriko den lehen instalazioa Arabako Mendialdekoa izango da, Arraia-Maeztun, Tellazar industrialdeko lursail batean. 1,5 MWp-ko potentzia izango du, eta 700 bazkide inguru onartu ahal izango ditu kooperatibista jabeen erregimenean. Beraiek zuzenduko eta kudeatuko dute kooperatiba, eta kudeaketa-eredu integratu baten alde egingo dute: beren energia sortzea, mantentzea eta ustiatzea.

Foru erakundeak NEXT Generation funts europarrei aurkeztutako EKIOLA proiektuek ia 3 milioi euro jaso dituzte eguzki-parke fotovoltaikoak martxan jartzeko.

EKIOLAri buruz

Ekimenaren helburua da energia-komunitateak sortzea, herritarrek eurek sor dezaten beren beharrak asetzeko behar duten energia elektrikoaren % 100. Gainera, kooperatibak berak legezko tresna gisa funtzionatzen du etorkizun energetikoari bere planteamenduen arabera aurre egiteko, eta kooperatibako kideek ez dute etxeko instalazio elektrikorik aldatu edo ukitu behar.

Eguzki-parkearen instalazioak 25 urteko funtzionamenduaren eta errendimenduaren bermea du, eta, beraz, energiak 50 €/ MWh baino gutxiagoko prezio finkoa izango du aldi horretan.

Gaur egun, hauek dira eratutakoEKIOLAk: EKIOLA Aiara, Añana, Arabako Errioxa, Arabako Lautada, Gorbeialdea, Medialdea eta Landa-eremuko EKIOLA Araban, EKIOLA Lea-Artibai eta Usansolo-Galdakao Bizkaian, EKIOLA Donostia, Leintz Bailarako EKIOLA, Urretxu, Azpeitia (Ekindar), Zumaia (Egutera) eta EKIOLA Elgoibar-Mendaro.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo www.ekiola.eus webgunera.

06.03.2023

Partekatu: