Pasa den larunbatean gure basoa landatu genuan… beno, zati bat bakarrik, baina ziklogenesiari aurre eginez eta guzti!!

Pasa den larunbatean, martxoaren 24an, 16 umek eta 22 helduk 6 espezietako 145 zuhaitz landatu genituen, 2016ko karbono aztarna konpentsatzeko. LKS-ko kideek eta haien familiek, Lurgaia Fundazioarekin batera egindako boluntario ekintzan, LKS-ren lanarekin lotutako isuriak konpentsatzeaz gain, biodibertsitatearen berreskurapenean lagundu genuen, goiz eder bat pasatuz, eguraldi txarra izan arren. Ziklogenesiak ere ez zituen parte-hartzaileak geldiarazi.

Zuhaitz eta zuhaixken espezie desberdinak lantzeko eguna izan zen. Asmoa, gure lanarekin biodibertsitatearen kontserbazioa ezagutzea zen eta amaitzerakoan, indarberritzeko hamaiketako txiki bat egitea. Beti bezala, Lurgaia Fundazioa arduratu zen beharrezko materialak eramateaz eta jendeak ekarri zuena gogoa eta ausardia izan ziren.

LKS-k 2010 urtetik darama emisioak murrizten eta gaur egun, bere emisioak konpentsatzen dituen estatuko ingeniaritza bakarra da, 2015 urtetik Klima Aldaketaren Bulego Espainiarrean erregistratuz. Eta larunbatean, geu izan ginen gure eskuekin eta gure lan 'partekatu eta dibertigarriarekin”, basoa landatu eta ardura hartu genuenak. Gure konpromisoak beste pauso bat eman du gure eta gure familien boluntariotzarekin, gure ingurunean eta ororen ongiarako.

145 zuhaitzekin hasi gara eta Lurgaiak, aztarna konpentsatzeko behar ditugun 600era iritsi arte gelditzen direnak landatzen jarraituko du. Guk, bitartean, jarraitu dezagun eguneroko igorpenak murrizten!

28.03.2018

Share: