Bilboko Ametzola auzoko gazteentzako udal etxebizitzen eraikuntza aurrera doa

VISESA eta Bilboko Udalak egindako lehiaketa publiko baten ondoren, 2010ean LKS KREANek 126 Babes ofizialeko Etxebizitzen eta 160 udal-etxebizitzen proiektuak egin zituen Bilboko Ametzola auzoan. VISESAKO proiektuko lanak 2011n egin zituen LKS KREANek.

Udal-etxebizitzen obra gelditu egin zen krisiagatik eta orain berriro hasi da, lehenengo fasearekin. Fase honetan jatorrizko proiektuan aurreikusitako 160 alokairu zuzkidura-bizitokietatik 66 etxebizitzen eraikuntza aurreikusi da, baita 160 aparkaleku ere. Lehen fase honetan egindako inbertsioa 6,95 milioi eurokoa izango da eta 2020. urtean amaituko da. Bigarren fase batean, gainontzeko 94 zuzkidura-bizitokiak eraikiko dira.

http://www.bilbao.eus/cs/Satellite?c=BIO_Noticia_FA&cid=1279184005097&language=es&pageid=3000075248&pagename=Bilbaonet%2FBIO_Noticia_FA%2FBIO_Noticia

https://www.eitb.eus/es/noticias/sociedad/videos/detalle/5971674/video-bilbao-contara-160-pisos-municipales-jovenes-ametzola/

 

29.11.2018

Share: