Eibar Kirol Elkarteak LKS KREANi agindu dio Bizkaiko Areitioko kirol-instalazioetarako proiektua prestatzeko.
Zenbait proposamen aztertu ondoren, SD Eibarrek LKS KREANen esku jarri du proiektua. Izan ere, LKS KREAN ari da egiten Athletic Cluben Lezamako kirol-instalazioen berritze-lana, bai eta Anoetako estadioa birmoldatzeko eta eraikitzeko proiektuaren kudeaketa integratua ere.
Bost zelai eraikitzea aurreikusten du proiektuak. Epea, berriz, 18 hilabetekoa da, obrari ekiten zaionetik zenbatzen hasita.
12.03.2019