LKS KREAN, Madril-Extremadura abiadura handiko linearen proiektuan

 

ADIF-ALTA VELOCIDADek LKS KREANi esleitu dio “Madril eta Extremadura arteko AHLko La Isla-San Nikolas bidebanatzeko tartean Abiadura Handiko linearen eta trenbide konbentzionalaren arteko konexioak eraikitzeko proiektua”.

Eskualde Garapenerako Europa Funtsa (EGEF) du finantzatzaileetako bat jarduketa horrek, Espainiako 2014-2020 Eskualde Arteko Plan Eragilearen bitartez, eta Madril eta Extremadura artean jada eginda dauden Abiadura Handiko Linearen tarteak balioestea du xede, Extremadura autonomia-erkidegoan trenez egiten diren joan-etorrien kalitatea hobetzearren.

Hiru jarduketa hauetarako kontratatu dira zerbitzuak: egungo trenbidea eta AHLa elkarrekin konektatzeko plataforma proiektatzea eta trenbidea muntatzea La Isla deritzon bidebanatzean, La Garrovillatik gertu; banalizazio-postu bihurtzea Montijotik igarotzen den AHLa, trenak errailez aldatzeko eta gelditzeko; egun eraikita dagoen abiadura handiko plataformaren luzapena zehaztea San Nikolaseko bidebanatzeraino; trenbide arrunt bat muntatzea tarte horretan, eta egungo trenbidearekiko lotura berri bat egitea.

Mérida eta Badajoz arteko bidaia-denbora murriztea da helburua, trenbide konbentzionala lehendik eginda dagoen AHLarekin konektatuz eta La Isla et San Nikolas arteko bidebanatzeen artean tarte bat abiadura handiko bihurtuz.

14.03.2019

Share: